Iepa Talaizaleok!!!

Aurtengoan, gogo bereziarekin azalduko gara zuen etxe eta baserri atarietara!

50. urteurrena baitugu makil hotsak Bedaio eta Amezketara itzuli zirela!

Urteurren berezia ahalik eta egokien ospatzeko, gure egitarau eta ordutegian aldaketa batzuk izango ditugu:

Martxoak 1, larunbata, betiko moduan izango da. Goizeko zortzietan abiatuko gara Zazpi Iturri elkartetik bi taldetan banatuta. Talde bat Bedaio aldera eta bestea, Arrondo auzotik barrena, San Martin eta Altunegi auzoetara.

Martxoak 2, igandean berriz, berriro ere goizeko zortzietan Zazpi Iturri elkartetik abiatuta, baina aurtengoan 3 taldetan banatuta. Batzuk Ugartetik Amezketarako bidea egingo dute, beste batzuk, Petxunetik hasita, Zubillaga auzoa. Hirugarren taldeak, jada jakinaren gainean diren eta azken urteetan iritsi ez garen baserri batzuk pasa ondoren, Ergone auzoan jarraituko dute, meza amaieran eliza atarian bukatuz.

12:00 inguruan, hiru taldeek bat egingo dute Bartolome Deuna kalearen hasieran, Bion-Etxe inguruan. Dei berezia egiten dugu, urte guzti hauetan soinujole, poltsero edo dantzari izan diren guztiei, beharrezko janzkerarekin aukeran, bertan biltzeko. Belaunaldi ezberdinen arteko Talai jendetsuena burutu nahi dugu, plazan amaituz. Amaieran, indarrak berritzeko, mokadutxo bat izango da, eztarria bustiz, makilak bezala kontu zaharrak astintzeko.

Amaierako mokadutxorako mahaiak jartzeko 11:00etan plazan elkartuko gara. Beteranoentzat ere, azken ensaioa bertan egingo dugu. Beraz, oraindik ensaiorik egin ez baduzu bertaratu!

Dantzan parte hartu nahi duten beteranoek, orain arte abisatu ez badute, mesedez jarri harremanetan ondorengo telefonora mezu bat edo dei bat eginez 695712610 (Jokin Artola)

 

GURE-GUREAK DIREN IÑAUTERIEKIN GOZATUZ,

TRANSMISIOAREN SOKARI LOTUZ,

TALAI-TALAI… MAKIL HOTSAK AURRERA DARRAI!!!!