Talai dantzaren berreskurapenaren 50. urteurrena dela eta, urtero Baigorrin egiten den Nafarroaren Egunera gonbidatuak izan gara. Autobusa antolatu dugu, Baigorri ezagutu eta egun pasa joan nahi duen guztiarentzat. Dantzariek bertan goiz egon behar dutenez, irteera 7:00etan izango da Beartzaneko aparkalekutik. Itzulera berriz, 22:00etarako berriro Amezketan izango gara. Autobuserako izena emateko aukera herriko tabernetan eta Zazpi-Itturri, Ugarteko eta Bedaioko elkarteetan. Izena emateko azken eguna, apirilak 23, asteazkena.
Autobusa doan izango da!
Baigorrira goiz iritsi arren, inguruak mendi buelta edo paseotxo bat emateko aukera polita ematen du. 9:00etatik aurrera hasiko da Nafarroaren Eguneko merkatua, 11:00etan Talai dantzari eta besteekin kalerija…. ondorengo lotura honetan duzue egitaraua osorik ikusteko aukera:
NAFARROA EGUNA BAIGORRIN, EGITARAUA