Iepa Talai!!!
Aurten dugu Talai dantza berreskuratu zela 50. urteurrena. Horregatik, urteurren borobil hau ospatzeko hainbat ekintza antolatu ditugu. Zu zeu ere, noizbait Talai dantzari, poltsero edo soinujole izan zinelako jakinaren gainean jarri eta parte hartzera gonbidatu nahi zaitugu:
Aurten, martxoak 1 eta 2 izango dira Talai dantza eginez ibiliko garen egunak. Lehen eguna, larunbata, baserri gehienak pasaz eta bigarren eguna, igandea, herri gunean bereziki.
Iganderako deialdi berezia egin nahi dugu:
Bionetxetik hasiz, plazara bitartean, berriro ere Talaitan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu. Amaieran mokadutxo bat izango dugu plazan.
Aukeran, eskertuko genuke aurrez abixatzea, 695712610 telefonoan (Jokin Artola “Felix”), antolakuntzarako beharrezkoa ikusten dugu.
Otsailak 7-14-21, ostiralak, 18:30etan ensaioak egingo dira udaletxe azpian. Animatu!!!
Bide batez esan, orain arteko lanketa fruituak ematen ari dela eta momentu honetan martxan dauden lanak hauexek dira: dokumental bat osatzen ari gara, erakusketa bat antolatu da datorren asterako (laister informazio gehiago), eskolarekin urteetako lanketa osatzen, maiatzak 10an juntadizo-bazkari bat egingo dugu, Baigorriko Nafarroaren egunerako gonbidapena ere jaso dugu…
Zabaldu zuen inguruko Talairi!!!