Aurrez ere aipatu izan dizuegun bezala, 2025garrena, urteurrenez betea izango dugu, hoien artean, Talai dantza berreskuratu zenetik 50garren urteurrena ospatuko da. Merezi duen modukoa izan dadin, hasiak gara egunaren bueltako antolaketa lanetan.

Lehen antolaketa bilera egin zenetik denbora bat pasa da eta beste bilera deialdi batekin gatozkizue.

Bitarte honetan, hainbat gauza garatzen joan dira; 2025erako egin den egutegia horren adibide. Oraingo bilera honetan, aurrez atera ziren ideia ezberdinetatik zeintzuk aurrera eramateko moduan garen eta horiek nola egin erabaki nahi da.

Antolaketa nola doan jakin, bertan parte hartu edo bestelako ekarpenen bat egin nahi bada, aukera izango da datorren ostiralean.

Urtarrilak 17, 18:00tan Zazpi Itturri elkartean. 

Guztion iritzi eta ekarpenak izango dira ongietorriak, beraz, ANIMATU!!!