Azken urteetan galdua zegoen herrian Santa Ageda bezperan kantari ibiltzeko ohitura eta herritar batzuen ideiari jarraituz, iaz berreskuratzeko ahalegina egin genuen.
Jendearen erantzun bikaina izan zuen ideiak eta aurten ere ekimena errepikatzearen aldeko agertu ziren parte hartzaileak. Astegunez elkartzea erreza izaten ez denez, otsailaren 2an, igandez, ospatuko dugu “Santa Ageda Bezpera”.
Nahi duen oro gonbidatuta dago kantu eskean laguntzera edo etxeko balkoietatik kantuez gozatzera.
Egunaren nondik norakoak hobeto ezagutzeko eta kantuen entsegua egiteko, astelehena, urtarrilak 27 iluntzeko 7etan elkartuko gara Kultur Etxean.
Animatu eta EZ AHAZTU MAKILAK!
Ibilbidearen zehaztasunen berri, aurrerago emango dugu.