Martxoan, saneamendu eta asfaltatze lanen azken faseari ekingo zaio. Hurrengo asteetan, Pernando Amezketarra Kultur Etxe parean adokinatua kendu eta eremua hormigoituko dute, asfaltatze lanak egiteko prestatzeko. Asfaltatze lan hauek martxoan zehar izango dira.

Asfaltatzea amaitu ondoren, etorriko dira inpreso bidezko lanak. Lan honek egun pare batean eremua ezin zapaldu izana ekarriko du. Hala ere, lan horiek pixkanaka egingo dira eta ez dute oztopo handirik sortuko.

Obrek trafikoan eragingo dute, beraz, langileek jarritako jarraibideak bete beharko dira.

Pazientziaz har ditzagun eragozpen hauek. Zalantzarik ez dago egindako lan guztia Amezketarron onerako izango dela.