Saneamendu-lanek etenaldia izango dute gabonetan zehar. Obra zuzendaritzak lortu du lanak ahalik eta egokien antolatzea, eta horren ondorioz, errepideko mozketa kendu egingo da, eta errepide inguruko aparkalekuak berriro erabilgarri jarriko dira. Hori dela eta, astelehenetik aurrera eta gabonak bukatu arte, ezingo da plazan aparkatu.

Gabonetan lanak berriro abiatzen direnean, errepidea berriro moztu egingo da eta aparkalekuak okupatu beharko dira. Orduan, berriro ezarriko dugu plazan aparkatzea ahalbidetzeko salbuespenezko neurria.

Era berean, gogorarazi nahi da ostiral arratsaldetan, plazan frontoiaren aldean, ezin dela aparkatu ostiraleroko azoka dela eta.

Eskerrik asko ulermen eta laguntzagatik.