Obrak irailaren 2an hasiko dira eta 6 aste inguru iraungo dute.   Lehenengo asteetan FASE A, FASE B eta FASE C gauzatuko dira. Hau da obrako arduradunek pasa diguten krokisa:

FASE horietan Erreka Alde kalekoek kotxez San Bartolome Elizaren ondoko sarreratik sartu beharko dute. (puntualki kamioiren batek sartu behar izanez gero JAIZUBIAkoei aurrez jakinarazi eta behin behineko txapa bidez moldatu beharko da).

FASE horien ondoren, PELLO ZABALA GUNEaren ingurukoak (Urzabal auzokoak) Sasturain tabernatik sartzen hasiko dira. Eta geroago, hoditeriaren lanak aurreratzen ari diren neurrian, Txindoki Jatetxearen ingurukoak ere bai.
Beraz, pazientziaz har ditzagun eragozpen hauek. Zalantzarik ez dago egindako lan guztia Amezketarron onerako izango dela.