Aurten ere, Amezketako udalak, Zumadi eskolarekin elkarlanean, hezkidetzarako esku-hartze integrala planteatu du Samurrak taldearen eskutik; sexu, genero eta kultur aniztasuna sustatzeko asmoz. Lanketa guztiona izango da, ikasle, irakasle eta herritarrena. 

Ohar honen bidez, Samurrak elkarteak herri mailan gai hauen inguruan ager daitezken gatazkak bideratzeko oinarriak garatu asmoz emango dituen saioetan parte hartzeko gonbidapena luzatzen dizuegu. Aurtengoan ere, eskolan ikasle eta irakasleekin egingo dituzten saioez gain, Gazteleku, Gaztetalde eta guraso eta herritar guztientzako saioak antolatu dituzte.

Animatu saio interesgarri hauetan parte hartzera!