200 urte bete dira aurten, Fernando Bengoetxea Altuna, “Pernando amezketarra”, hil zenetik eta hori ospatuko dugu larunbat honetan herrian.

Aralarren artzain eta bestelako lanbideetan aritu bazen ere, bere garaian ospea eman ziona bertsolari dohaina izan zen, Gipuzkoako onena omen zen. Haren oroitzapena, ez da galdu, herriak gordea baitu ahozko tradizioan, bere garaiko oso gutxik lortua dutena, historiarentzat inportanteagoak izan arren. Bere bertso eta ateraldi xelebreak oraindik orain entzun daitezke.

Pernandoren bizitzari berari, pasarteei, herriari… keinu eginez, goiz pasa ederra antolatu dugu abenduaren 2rako. Ibilaldia, pasarteak, antzerkia, bertsoak,… 11:00etan plazatik abiatuta, izango da zerekin gozatu herrian. Hona hemen prestatutako kartela:

 

Festari amaiera emateko, Talo-jatea izango da frontoian.