Udalak jakinarazi nahi dizue hurrengo ostegunean, 19:00etan, Pernando Amezketarra Kultur Etxeko lehenengo solairuan, jubilatuen txokoan bilera egingo dela. Bertan, jimnasiorako aparailu eta makina berrien inguruan hitz egingo da, eta iritziak eta proposamenak jasotzea izango da helburua.
Garrantzitsua da bazkide guztien parte-hartzea, beharrak eta iradokizunak kontuan hartuak izango baitira erabakiak hartzerakoan.
Data: otsailak 20
Ordua: 19:00
Lekua: Kultur Etxeko lehenengo solairua, jubilatuen txokoa