Egutegian altzari eta traste zaharrak ateratzeko jarritako egunean akats bat egin dugula ohartu gara. Horrexegatik, zuzenketa honen berri ematen dizuegu:
Altzari edo traste zaharrak urriaren 14ko iluntzean atera behar dituzue, urriaren 15eko goizean zerbitzua gauzatu ahal izateko. Gogorarazi nahi dizuegu, gainera, atera aurretik, telefonoz deitu eta abisua eman behar duzuela, zer eta non utzi duzuen adieraziz. Telefonoa: 943 67 62 16. Ondorioz, 21ean agertzen den bilketa eguna ere gaizki legoke.
Bide batez, gogoratu, bolumen handiko bilketa honek zer zerbitzu eskaintzen duen, izan ere, ez da edozein hondakin mota ateratzeko zerbitzua. Hona hemen argibide batzuk:
Atera daitezkeenak: sofak, besaulkiak, mahaiak, aulkiak, koltxoiak, altzari txikiak eta tamaina handiko tresneria elektrikoak (hala nola, hozkailuak edo garbigailuak).
Ezin dira atera: tamaina txikiko tresneria elektrikoak (hala nola, mikrouhin-labeak edo txigorgailuak), pinturak, olioak, hondakin toxikoak, eraikuntza-hondakinak eta obra-hondarrak. ETA OHIKO EDUKIONTZIETARA BOTA BEHAR DIRENAK.
Sakatu hemen, Zaborren Mankomunitateko informazio zehatza ikusteko: BOLUMINOSOEN BILKETA
Eskerrik asko zuen ulermenagatik eta laguntzagatik!