Udazkenari begira jarriak gara eta azken urteetan gertatu izan zaigun bezela, aurtengorako ere, AGENDA betetzen ari da! Horren erakusgarri, irailaren 14rako, Aralarekorekin elkarlanean, antolatu dugun MUXAL FESTA GASTRONOMIKOA 2024.
Arratsaldeko 6etan hasita, hainbat ekimen izango dira herriko plazan (eguraldiaren baldintzapean, beti ere):
-Tertuliak
-Showcooking-a
-Kontzertu akustikoa
-…
Eta nola ez, izango da jana eta edanarekin gozatzeko aukera:
6 postu gastronomiko, bertako produktuez baliatuta trebezia erakutsiko diguten sukaldari eta ekoizleen eskutik.
Aukera paregabea, bertako produktuak dastatzeko modu ezberdinak ezagutzeko eta nola ez, bertako ekoizleei bultzada bat emateko.
Hona hemen eguneko kartela: