Buruntzunzin Mendi Elkarteak antolatuta, mendi irteera izango da larunbat honetan (otsailak 17). Goizeko 9:00ean herriko plazan elkartu eta bertatik emango zaio hasiera ibilaldiari. Antolatzaileen esanetan edozeinek egiteko moduko ibilaldia izango da, izan ere, luzeagoa edo laburragoa egiteko aukera ematen baitu. Herriko paraje zoragarriez inguraturik, Malloko langaraino igoko dira lehenbizi, herriak dituen basoak ikusiz. Langatik Elordira igo, han inguruan dagoen SELEA ikusi eta segidan Zotaleta, Arritzaga… ingurura. Hurrengo geldialdia Buruntzunzin txabolan izango da.

Antolatzaileek ohar hau helarazi nahi die partehartzaileei: eraman dezala norberak biderako kantinplora, hamaiketakoa eta Buruntzunzinen bazkaldu ahal izateko mokadutxoa. Edaria Elkarteak jarriko du.

Animatu!