Larre publikoek duten garrantziaz jakitun izanik, urtero bezala desbroze lanak egin dira aurten ere Larrondoko larre eremuetan. Urtez-urte egiten ari den mantentze lanari esker, gero eta esku-hartze txikiagoa ari da eskatzen eremua, eta aurten bi egunetan egin dira lanak.

Herritar guztiontzat garrantzitsua da Larrondo eta aurrerantzean ere bertako egoera hobetzeko lanekin jarraituko dugu.