2024ko martxoaren 14tik 24ra izango da Korrikaren 23garren edizioa. Irundik Baionarat. Aurten ez da Amezketatik pasako, baina martxoaren 23an Alegitik pasako denez, bertan izango ditugu gure kilometroak. Antolakuntzarako lehenengo bilera gaur arratsaldean izango da Kultur Etxeko aretoan eta arratsaldeko 6 terdietan. Herritarrei bertaratzeko deia luzatzen zaie.