Beltzaren plaza ondoko jolas-parkean euri urak bideratu eta egoera txarrean aurkitzen zen lurra berritzeko lanak hasiak dira dagoeneko, eta horretan jarraituko dugu datozen egun hauetan ere. Hori dela eta, lanek irauten duten bitartean, parkerako sarbideak itxita egongo dira.

 

Horrez gain, aurreko ohar batean esan bezala, baserri bideetako lanak ere martxan diardute. Lan horiek asfaltoarekin egiten direnez, herriko hainbat puntutan konpondu beharreko zuloak tapatzeko aprobetxatuko dugu. Bihar gauzatuko dira lanak, eta horretarako, gune horiek asfaltoa botatzeko prestatuta jarri direnez, arretaz ibiltzeko eskatu nahi dizuegu, zuloak sakon xamarrak gelditu baitira.