Sortu berri den Jubilatuen Elkarteak mezu hau zabaldu nahi du herritar guztien artean:
Udal komunikabide honen bidez adierazi nahi diogu herritar orori eta batez ere Amezketako jubilatu eta pentsiodun zaretenoi, bilera batzuen ostean, osatu dela Amezketako Jubilatuen Elkartea. Beraz, aurrerapausotxo bat gehiago eman dugu Amezketan herritarron antolaketan eta saretze prozesuan.
Elkarteari ELORDI izena eman diogu eta dagoeneko, Udal idazkariaren laguntza estimagarriari esker, Eusko Jaurlaritzara bidali dira estatutuak eta oniritzia jasotzean legeztatua izango dugu Elordi Jubilatu Elkartea.
Legearen esanetara Lan Batzordea izendatu da eta bere egitekoa izango da, beste jubilatu eta pentsiodunen laguntzarekin, Elkartea bazkidez osatu eta denon artean 2024ko plana antolatu eta Elkarteari bizia ematea.
Bazkide kopuru polita elkartu gara baina hala ere, herrian askoz gehiago garenez, izena ematera animatu nahi zaituztegu, denon artean guztiontzat interesgarriak diren ekintzak antolatzeko.
Elordi Jubilatu Elkartea.