Herriko jubilatu talde bat elkartu eta Jubilatuen Elkartea sortzeko asmoa azaldu dute. Amezketan badira lehen ere elkarteak, elkartasunak lankidetza dakar eta lankidetzak proposamen eta ekintza berriak; labur esanda: aberastasuna.
Hori guztia aipatzeko, aztertzeko eta guztien oniritziak jasotzeko BILERA
egingo dute eta beraien nahia da Amezketako JUBILATU, AURREJUBILATU
eta PENTSIONISTAk bertara hurbiltzea.
NON: Pernando Amezketarra Kultur Etxean
NOIZ: Otsailaren 15ean, arratsaldeko 6:30ean
Lagunartean, tertulia goxoa izango dute, eta nahi duenarentzat ardotxo
bat eta mokaduren bat ere izango da aukeran.