Amezketa, Abaltzisketa eta Alegiko udalek adostuta, iñauterietarako autobus zerbitzu errefortzu bat jarriko dugu aurten. Zerbitzu hau herritarren beharrei erantzuteko asmoarekin jarriko da.
Ohiko gaueko zerbitzuez gain, ostegun, igande eta astelehenean goizeko 4:00etan beste zerbitzu bat egongo da. (Lurraldebusen web orrialdean ez da azaltzen zerbitzu hau)
Autobusa Tolosako Santa Klara geltokian hartu beharko da. Alegia, Amezketa eta Abaltzisketan, ohiko lekuetan egingo ditu geldialdiak.
Goza itzazue iñauterietako ospakizunak segurtasunez eta eroso!
IÑAUTERIAK 2025 autobus zerbitzuei buruzko informazio orokorra: AUTOBUS ZERBITZUA IÑAUTERIAK 2025