Eskuz banakako emakumezkoen pilota txapelketa, Emakume Master Cup-ek antolatua, abenduaren 27an hasi zen Etxebarrin eta apirilaren 6an amaituko da Oiartzunen. Urteko txapelketarik luzeenak guztira 90 pilotari izango ditu, lau mailatan banatuta (kadeteak, gazteak, promesak eta elitea). Goi-mailan, zortzi bikotek lehiatuko dute, bi taldeko ligaxkan banatuta. Finalak apirilaren 6an Oiartzunen jokatuko dira. ETB-1 eta eitb.eus bidez jarraitu ahal izango dira finalaurreko eta finalak.

Txapelketa pilota mistoarekin jokatuko da, abiadura eta ikusgarritasuna emanez. Aurtengo txapelketa inoizko onena izateko bidean dago, parte-hartzaileen kalitate eta kopuruari dagokionez.

Amezketan, txapelketa honetako bi partida jokatuko dira urtarrilaren 26an. Profesionalen partiden aurretik, herriko gaztea den Maria Balerdi ere kantxaratuko da partida jokatzeko, ikusmina eta giroa are gehiago piztuz.

Maria Balerdik ere EMAKUME MASTER CUP prestigio handiko txapelketan parte hartuko du. Herrian bertan jokatuko du txapelketako kanporaketa.