Euskararen Egunaren harira, Amezketan, azken urteetan urtero egiten dugu ekitaldiren edo jolasen bat. Aurten ere Galtzaundi Euskara Taldeak prestatu duen jolasa antolatuko dugu herrian.
Euskarazko hitzekin jolas egiteko aukera izango dugu. Berbaxerka jolasean oinarrituta, HITZEN BILA jolasa prestatu dute eskualdeko euskaltzaleek. Gazteek zein helduek, emandako hizkiekin, ahalik eta hitzik luzeenak sortzea izango dute erronka.
Azaroaren 29an izango da, 19:00etan Pernando Amezketarra kultur etxean, eta saria ere izango du irabazleak: Galtzaundik abenduaren 21erako Tolosan antolatuko duen umore jaialdirako bi sarrera.
ANIMATU GUZTIOK PARTE HARTZERA!!!!