Amezketako Udalak jakinarazi nahi du herrian dagoen Kutxabankeko kutxazain bakarra azken asteotan funtzionamendutik kanpo egon dela. Entitateko arduradunek adierazi dutenez, egoera hau kutxazainak jasan dituen kolpe eta kalte batzuen ondorioz izan da.
Egoera honek ondorio larriak izan ditu Amezketako herritarrentzat: ezinbesteko banku-zerbitzuak erabili ezinik egon gara, eta egoera hori bereziki larria da adinekoen eta mugikortasun arazoak dituzten pertsonen kasuan.
Udaletik salatu nahi dugu egoera hau ez dela ustekabe hutsa, baizik eta kutxazainaren erabilera desegoki eta arduragabearen emaitza zuzena. Horren ondorioz, herritar guztiok sufritzen ari gara zerbitzurik gabeko egoera hau.
Kutxazaina guztiona da, eta guztion ardura da bere egoera zaintzea eta errespetuz erabiltzea. Herritar guztiei dei egiten diegu erantzukizunez jokatzera eta azpiegitura komun hau zuhurtziaz eta arduraz erabiltzeko konpromisoa hartzera.