OTC Gipuzkoako Eraldaketa Energetikorako Bulegoak, Amezketako Udalarekin elkarlanean, Energia Argitu programaren barruan, Tokiko Energia Komunitateko (GEK) kideentzako tailerra antolatu du urtarrilaren 28an, 18:00etan, kultur etxean. Saioa euskaraz izango da.
Tailerraren helburuak:
- Energia komunitatearen egoera ezagutzea.
- Kideei jakintza eta tresnak eskaintzea onura eta betebeharrak betetzeko.
Saioan GEK-en egoera, teknologia, finantza eta gobernantza egiturak landuko dira, baita iraunkortasun-estrategiak ere.
Izena ematea: Urtarrilaren 26a baino lehen
- Posta: energiabulegoa@gipuzkoa.eus
- Telefonoa: 635-147-975 (9:00-17:00)
Informazio gehiago: www.argitu.eus
GURE ENERGIA-KOMUNITATEA MARTXAN DAGO, BAINA, NOLA FUNTZIONATUKO DU AURRERANTZEAN?