Amezketako ELORDI Jubilatu Elkarteak Amezketan eskaintzen diren Gizarte Zerbitzuen berri eman nahi die herritar guztiei, askorentzat ezezagunak izan daitezkeela pentsatuta. Adinean aurrera doazenez gain, herritar ororentzat izango da interesgarria; izan ere, edonork sufri edo jasan baititzake behar horiek, eta gutxien uste den momentuan. Beraz, herrian ditugun zerbitzuen informazio zehatza izatea denontzat da mesedegarri.

Beraz, informazio hori jaso nahi baduzue, hurbildu Pernando Amezketarra Kultur Etxera, entzun hitzaldia eta  jaso noizbait izan ditzakezun beharrei erantzuteko Amezketako Udalak dituen zerbitzuen berri zuzena.

Hitzaldia Gizarte Zerbitzuen arduradun den Larraitz Agirre teknikariak eskainiko du.

EGUNA: Urtarrilaren 20an

NON: Pernando Amezketarra Kultur Etxean

ORDUA: arratsaldeko 5:00etan