Tolosaldeko Mankomunitateak hondakinen gaikako bilketari buruzko kanpaina berri bat burutu du: EMAN AURPEGIA. Kanpaina honen helburua eskualdeko herritarrek gehiago eta hobeto berziklatzea da.
Gaur osteguna, 15:00etatik 19:00 arte, Amezketako Plazan informazio puntu bat izango dugu, hezitzaile batekin, zalantzak argitzeko, ohiturei buruz hitzegiteko eta abar.
Bertaratzen direnek, saski baten zozketan parte hartzeko aukera izango dute.
Animatu eta hurbildu!!!!