Urtearen amaiera gertu dugu, eta ohi bezala 24rako antolatu den egitarauaren berri ematera gatozkizue.

Abenduaren 24, asteartea, herrian zehar Zumadi eskolako ikasleekin batera kantari ibilitzera gonbidatu nahi zaituztegu. Bi taldetan ibiliko dira ikasleak, gurasoek lagunduta. Lehenengo taldea Ugarten hasiko da 9:30etan eta bigarrena 10:00tan Elizaren atzeko aparkalekutik. 

Talde bakoitzak,  soinujole eta trikitilarien laguntzaz bere ibilbidea egingo du eta ondoren, herri erdigunean, bi taldeak elkarturik ariko dira.

Eguerdi partean plaza inguruan abestu ondoren amaiera emango zaio Akelok guraso elkarteak prestatutako hamaiketakoarekin.

Beraz, herritar guztiak gonbidatuta zaudete ekintza hauetan parte hartzera.

 

EGUBERRI ON DENOI!!!!