Gogorarazten dizuegu ur-saneamenduko obrak direla eta, herriko plaza aparkaleku probisional gisa erabiltzen ari garela. Lehen aipatu genuen bezala, plazan ekintzaren bat dagoen egunetan ezin izango da bertan aparkatu.
Bihar, irailak 21, Amezketako II. Zaldi Martxa ospatuko da, beraz, plaza libre utzi behar da, goizeko 7:30etatik aurrera.
Eskerrik asko zuen ulermenagatik.