Udalak Arrieta baserrira eta Sagastume zerrategira doan bidean mantentze eta egonkortze lan berriak egin ditu azken asteotan. Kasu honetan, lanak eskoilera bat egitean oinarritu dira, errepidearen azpitik lurra hondatuta baitzegoen eta bidearen egitura arriskuan jartzen hasia baitzen. Egindako eskoileraren bidez, bidearen egitura egonkortu da, erabiltzaileen segurtasuna bermatuz eta etorkizunean kalte handiagoak sortzea saihestuz.
Era berean, azpimarratu nahi dugu lan hauek Gipuzkoako Foru Aldundiak 2025eko ekainaren 14ko uholdeek eragindako kalteak konpontzeko ateratako diru laguntzen barruan sartu direla, eta obraren kostearen erdia diruz lagundua izan dela.

Lehengo egoera:

Gaur egungoa: