Bihartik aurrera hasiko diren iñauterietan Tolosara gerturatzeko garraio publikoaren zerbitzu bereziei eta trafiko aldaketei buruzko informazioa dagoeneko Tolosako Udalak bere webgunean zintzilikaturik du.

Aldaketek ostegunean goizeko 12:00etatik hasita, asteazkena goizeko 10:00ak bitarte izango dute eragina. Kontuan hartu, trafiko aldaketak direla eta Tolosan Amezketako lineari dagokion geltokia, Santa Klarakoa izango dela egun hauetan zehar.

Gure herrian gaueko zerbitzua indartuko da, hurrengo dokumentuan ikusi daiteke zehaztasun osoz.

Iñauteriak 2024 – Lurraldebus Gaueko zerbitzuak_0