Azken euriteek eragindako kalteen ondorioz, konponketa-lanak egiten jarraitzen dugu herriko azpiegiturak egokitu eta segurtasuna bermatzeko. Oraingoan, Arritara doan errepidean izan diren arazoak konpontzeko lanak burutu dira, bidea egoera onean mantendu eta zirkulazio segurua bermatzeko helburuarekin.

Zuen pazientzia eta ulermena eskertu nahi dizkizuegu lanek iraun duten bitartean, eta lanei esker, bidea erabiltzeko baldintza hobeak izango dituzuela ziurtatu nahi dugu.