Herriko haur eta adinekoen arteko harremanak sendotzeko helburuarekin, Zumadi Eskolak iaz hainbat jarduera antolatu zituen, eta emaitza zoragarriak izan ziren. Orain, ekimen horrek jarraipena izango du, eta Zumadi eskolak, herriko adinekoei gonbidapena luzatu nahi dizue hurrengo ekitaldira:

Abenduaren 11ean, goizeko 11:00etan Ugarteko Amuarrain Elkartean, antzerki-emanaldi bat izango da: “Gaztetxean edo gazta etxean”, eta ondoren, gaztain erreak janez, tertulia giro atsegin batean partekatzeko aukera izango dugu.

Zatozte guztion artean harremanak estutuz eta esperientziak elkarbanatuz goiz polit bat pasatzera!