Amezketako Udalak, aurten ere, udaleku irekiak antolatzea erabaki du ekaineko azken astean eta uztaileko lehen lau asteetan.

Udaleku irekietan izena eman ahal izango dute 2024-2025 ikasturtean Haur Hezkuntzako 2 urtetik hasi eta Lehen Hezkuntzako 6. maila arteko haurrek.

Udaleku irekiak ekainaren 30etik uztailaren 24ra izango dira, lehenengo 3 asteetan 5 egunetan eta azken astean 4 egunetan, 10etatik 13etara.

Izena emateko epea maiatzaren 5a arte izango da, eta EZ da onartuko epez kanpoko inskripziorik.

Udalekuetan izena emateko prezioa:

  • Familia bereko 1 edo 2 parte-hartzaile: 82 € parte-hartzaile bakoitzeko.
  • Familia bakoitzeko 3 parte-hartzaile edo gehiago: 62 € parte-hartzaile bakoitzeko.

 

Izena emateko, idazki honetan agertzen den inskripzio-fitxa bete beharko da, eta udaletxera eraman edo gazteria@amezketa.eus helbide elektronikora bidali.

Ordainketaren kasuan, ordainketaren ziurtagiria izen emate fitxarekin batera eman beharko da. (ordainketa egiteko kontu korrontearen zenbakia: ES71 2095 5020 0610 6002 4469

Azkenik, esan behar da, egun hauetan gurasoei sor dakieken edozein zalantza argitzeko, Gazteriako telefono honetara dei daitekela: 688 711 675.

Haurren matrikulazio orria 2025