Irailaren 21ean, Amezketako II. Zaldi Martxa ospatuko da. Herritar talde batek eta udalak, elkarlanean, iaz antolatu zuten lehenengoz martxa, eta arrakasta ikusita, bigarrengoa egingo da aurten.

Egun osoko egitaraua prestatu da. Goizeko 8:00etan elkartuko dira zaldian ibilbidea egin behar dutenak herriko plazan. Zazpitturri Elkartean gosaria egin ondoren,  ibilbideari hasiera emango diote. Ibilbidean hamaiketakoa ere egingo dute eta eguerdirako iritsiko dira berriro herrira. Bazkaria Beartzana Jatetxean izango da.

Bazkariari jarraipena emateko trikipoteoa egingo da herrian zehar eta gauean afaria izango da fontoian, norberak bere janaria eramanda, eta Udalak txiria jarriko du.

Parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute 686509874 telefonoan.