Azken hilabeteetan Amezketan burutzen ari ziren ur saneamenduko obrak zirela eta, autobus zerbitzuak ibilbide berezi bat egin behar izan du, ohiko geltokiak aldi baterako baztertuz eta ezohiko besteren bat baliatuz.
Obra horiek amaitu direla jakinarazten dizuegu, eta, ondorioz, bihartik aurrera (osteguna, maiatzak 1) autobus zerbitzua ohiko ibilbide eta geltokietara itzuliko da berriro. Herriguneko geltoki guztiak erabilgarri izango dira berriz.
Halaber, Alegiko Institutura zerbitzua eskaintzen duen autobusa ere astelehenetik aurrera ohiko ibilbidearekin hasiko da berriro funtzionatzen.
Eskerrak eman nahi dizkiegu herritarrei azken hilabeteotan izandako pazientziagatik eta ulermenagatik.
Barkatu sortutako eragozpenak.