Alegiako udal futbol-zelaian harmaila berri bat eraikitzeko lanak direla eta, GI-2133 errepidea itxita egongo da urriaren 22an, 19:00etatik aurrera. Mozketak 8 orduko iraupena izango du gutxi gora behera, eta beraz, lanak urriaren 23ko 03:00ak aldera amaitzea espero dute, beti ere, irauperari eragingo dion ezustekorik sortzen ez bada.

Epe horretan, behin-behineko desbideratze bat ezarriko da Alegiako erdigunetik. Erabiltzaile guztiei eskatu nahi zaie, seinale, abiadura muga eta langileen gomendioei jarraitzeko.