Dakizuenez ezbehar larria gertatu zen urtarrilaren 29an Amezketan. Agerre goena baserriak su hartu zuen eta kalte material handiak jasan zituen eraikinak. Zorionez ez zen zauriturik izan. Geroztik harremanetan gaude Agerre Goena baserriko jabeekin eta Udal gisa ahal dugun guztia egingo dugu egoera honen aurrean laguntzeko.
Laguntzeko prestutasuna agertu duten herritarrak ere asko izan dira eta baserriko jabeek jaso duten babesa eskertu nahi dute. Prozesu luze baten aurrean aurkitzen dira, eta agian aurrerago izango da laguntzeko aukera, baina, momentuz, prozesuak bere pausoak jarraitu behar ditu.
Bestalde, adierazi nahi dugu sutearen ondorioz eraikina zigilatuta dagoela eta ezin dela bertara sartu edo inguratu. Gainera, inguruko lursailak ere jabetza pribatukoak dira eta errespetuzko jarrera izatea eskatzen dugu.