Amezketako Udalak administrari plaza bat betetzeko hautaketa prozesua abiatua du. Deialdia oposizio-lehiaketa bidez egingo da, txanda irekian, eta plaza Administrazio Orokorreko C1 azpitaldeari dagokio.
Parte hartu ahal izateko, Batxilergoko edo baliokide den titulazioa eta euskarako C1 hizkuntza eskakizuna izatea beharrezkoa izango dira.
Eskabideak eta deialdiaren xehetasun guztiak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutako oinarrietan kontsulta daitezke.

