Honen bidez jakinarazten da 2021. urteari dagokion ibilgailuen zergaren ordainketa apirilaren 9tik maiatzaren 31era bitartean egin behar dela.

 

Beraz, ibilgailuen erreziboak helbideratu gabe duten herriarrak, pasa daitezela Kutxabankeko edozein bulegoetatik ordainketa egitera, udal alguazilak etxera eramandako erreziboekin eta Amezketako Udalaren izenean dagoen kontu korrontean egin diru sarrera.

 

Zerga helbideratuta dutenentzat berriz, adierazi apirilaren 9an egingo dela zergaren kargua kontu korrontetik.

 

Goian aipatutako epeak pasa ezkero, %20ko errekarguarekin kobratuko dira.

 

Ez ahaztu epea maiatzaren 31an amaitzen dela.

 

Datorren urterako helbideratu edo domiziliatu nahi izan ezkero (kobraketa era honek tramiteak errezten ditu eta kosteak gutxitu gainera) Udalera dei daiteke datuak emateko.