Egoera epidemiologikoa kezkagarria izanik eta ziurgabetasun handiko testuinguruan goranzko joera dagoela ikusita eusko jaurlaritzak Covid-19aren aurkako prebentzio-neurri berriak hartu ditu euskadiko erkide autonomo osorako, baina aurreko neurri asko ere mantentzen ditu.

 

Prebentzio-neurri berriak ondorengoak dira:

—Bizilekua dagoen Lurralde Historikoko pertsonen sarrera- eta irteera-murrizketa ezartzen da.

—150m2-tik gorako merkataritza-establezimenduetako edukierak % 40ra murrizten dira, eta 150m2-rainoko azalera duten establezimenduetako edukierak % 60koa izan beharko du.

—Eskola-kirola berrekiteko baimena ematea, soilik entrenamenduetan. Entrenamendu horiek gehienez ere sei pertsonako taldetan antolatu beharko dira, osaera aldatu gabe, eta aldagelak ezin izango dira erabili.

—Profesionalak ez diren dantza-taldeen entseguak baimentzea, eta antzerki-jarduerarako indarrean dauden baldintzekin lotzea.

—Jokoaren eta apustuen sektorea berriz irekitzeko aukera ematea, edukiera, ordutegiak eta ostalaritza-sektoreari aplikatzen zaizkion antzeko prebentzio-neurriekin.

—Intzidentzia-tasa 100.000 biztanleko 500 edo gehiagoko duten herrietan: Udalerriko konfinamendu perimetrala, alboko udalerrirako igarobidea salbuetsi gabe, eta taldeko kirol-jarduera etetea.

 

Bestalde, lehendik indarrean dauden ondorengo neurriak mantentzen dira:

—Euskadiren itxiera perimetrala.

—Gehienez 6 pertsonako taldeak.

—Gaueko mugigarritasuna 22:00etatik 06:00etara mugatzea.

—Merkataritza- eta kultura-jarduerak bertan behera uzteko gehieneko ordutegia, 21:00etan.

—Kultu-aretoetako gehieneko edukiera % 35ean mugatzea.

—Musika- eta ahots-entseguak eta emanaldiak bertan behera uztea.

—Ostalaritza eta jatetxea ixteko ordutegia, 20:00etatik 06:00etara.

—Intzidentzia-tasa 100.000 biztanleko 500 baino gehiagoko udalerrietan dauden ostalaritza- eta jatetxe-establezimenduak eta joko- eta apustu-establezimenduak ixtea, azaroaren 6ko Dekretuan ezarritako baldintza berberetan.

 

Jarraian, aipatu neurriei buruzko Dekretua agertzen da, eta egun berdineko Ohiko Galderen Erantzunei buruzko dokumentu eguneratua: DEKRETUA eta Ohiko_galdera-erantzunen_dokumentu_eguneratua_Urtarrilak_12