Amezketako Udalak baserri bideak hobetzeko lanekin jarraitzen du. Aste honetan eta hurrengoetan zehar, ariko dira lan horietan. Argaiarako bidea, Oteiza baserrietara doana eta Ezkolborrokoak, hain zuzen ere.

Lanek irauten duten bitartean, arreta eta pazientzia eskatu nahi dizuegu bertatik pasa behar duzuen herritarroi. Printzipioz, ibilgailuen joan-etorriak bermatuta egongo dira, hala ere, egon adi argibideei.

Gogorarazi nahi dugu lan hauen helburua bideen egoera hobetzea eta segurtasuna bermatzea dela.

Eskerrik asko zuen ulermenagatik.