TO01 eta TO41G lineetako autobusek geraleku berriak dituzte Tolosan. Amezketatik Tolosara doan autobusaren azken geralekua, Nafarroa Hiribidea, 1 zenbakiduna izango da (ikusi lehenengo argazkia) eta Tolosatik Amezketarako noranzkoan, autobusak Foruen Etorbidea eta San Frantzisko pasealekua lotzen diren puntutik abiatuko dira, geltoki berri bat egokitu dute (ikusi bigarren argazkia)

TOLOSATIK AMEZKETARA:

-Foruen Etorbidea

-Renfe Jesuitinak.

-Araba etorbidea 5 (Eroskiko zubia).

-Benta Haundi.

AMEZKETATIK TOLOSARA:

-Benta Haundi.

-Araba etorbidea 5 (Eroskiko zubia).

-Tolosako Zezen plaza.

-Nafarroa hiribidea, 1

 

TO01-egunerokoak

TO41G-larunbat gaueko linea