Bartolome Deuna kaleko 7 eta 9 etxeen aurrealdeko zoruaren egoera txarraren jakitun izanik, Udalak, zoruaren eraberritze lanak egingo ditu datorren asteetan. Lehendik dauden hautsitako harriak kendu eta asfalto inpresoarekin berrituko da.
Astelehenean, abuztuak 31, hasiko dira lanekin.
Lanek irauten duten bitartean ezingo da eremu horretan aparkatu, beraz, pazientziaz eta langileei kasu eginez jokatzea eskatzen dizuegu.

