Eusko Jaurlaritzak beroagatik alerta gorria ezarri du biharko, astelehenerako, 12:00etatik 20:00etara, tenperatura oso altuak aurreikusten direlako.
Herritarren osasuna eta segurtasuna lehenetsiz, Udalak neurri hauek hartuko ditu:
- Herritarrentzako babesleku klimatikoak jarriko dira erabilgarri. Horretarako, Pernando Amezketarra Kultur Etxeko Areto Nagusia eta Jubilatuen Txokoa irekita egongo dira beroari aurre egiteko eta atseden hartzeko gune gisa.
- Sor daitezkeen egoera edo zalantza guztietan, irizpide bera erabiliko dugu: arriskuak saihestea eta pertsonen osasuna eta ongizatea lehenestea, prebentzioz jokatuz.
Eusko Jaurlaritzak beroari aurre egiteko emandako gomendioak jarraitzea gomendatzen da: ura maiz edatea, eguzkipeko jarduerak saihestea eta arreta berezia jartzea adinekoengan, haurrengan eta zaurgarritasun egoeran dauden pertsonengan.
Datozen egunetan aurreikuspen meteorologikoen bilakaeraren arabera, hartutako neurriak eta irizpideak eguneratuko ditugu.

