Amezketako Zumadi eskolako LH5 eta LH6ko ikasleek astero eskolan egiten duten bertso saioa, hurrengo astean, Ugarteko Amuarrain elkartean egingo dute. Bertan, herriko bizilagunekin partekatuko dute bertsolaritzarekiko duten zaletasuna eta ikasketa-prozesua, belaunaldi ezberdinen arteko harremanak sendotuz.

Eskolako bertso saioetan, Bixente Gorostidi izaten dute gidari, bihako saio berezian ere bera izango dute maisu!