Amezketako Udalak buruarinen tailerra antolatu du familientzat. Tailerra HH4tik LH4ra bitarteko haurrei eta haien familiei zuzenduta dago. Haur bakoitzak, berarekin etorriko den familiako kide batekin batera, aurrez aukeratutako buruarin bat sortzeko aukera izango du.

Tailerra ekainaren 22an, arratsaldeko 16:00etan, egingo da Larrunarri Frontoian.

Izena emateko, Gazteria zerbitzuko mugikorrera (688 711 675) deitu edo mezua bidali daiteke.

Izen-emateko azken eguna ekainaren 12a izango da.