Azken aldian arazo asko ematen zituztela eta, Udalak herriko errefuxa eta organikoaren edukiontzietako sarrailak aldatzea erabaki du Tolosaldeko Mankomunitatearen aholkuei jarraituz.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru-laguntza lerroaz baliatu gara sarraila berrien erosketa gauzatzeko. Gainera, hemendik aurrera, etxe bakoitzak txartelari egiten dion erabilerari, Mankomunitateko hezitzaileak egingo dio jarraipena, herrian dugun birziklapen tasa hobetzen jarraitzeko asmoz.
Edozein zalantza izanez gero jarri harremanetan Tolosaldeko Mankomunitatearekin 696017371 telefonoan edo hondakinak@tolosaldekomankomunitatea helbide elektronikora idatzita.

