Euskal Herri osoan zehar egiten den euskararen aldeko ekimen erraldoia gelditu gabe dabil martxoaren 19a ezkeroztik. Euskararen aldeko kontzientzia suspertzea eta euskaltegien eguneroko lana indartzeko dirua biltzea ditu helburu KORRIKAk.
1980an Euskal Herria Oñatitik Bilbora zeharkatu zuen lehen KORRIKA antolatu zenetik, euskararen alde antolatzen den ekitaldirik jendetsuena eta garrantzitsuenetakoa da. Ordudanik, 24 Korrika eta 45 urte igaro dira. 2026ko martxoaren 19an hasita, 11 egunez eta 10 gauez, eta gelditu gabe, KORRIKA Euskal Herria zeharkatzen ari da 24. aldiz. Bi mila kilometro baino gehiago euskararen alde, adin eta mota guztietako milaka partaiderekin, gau eta egun gelditu gabe.
Euskara gara da aurtengo Korrikarako AEK-k aukeratu duen leloa eta Errigora izango da Korrikako omendua.
Aurtengo edizioan ere, Amezketak, jarri du bere aletxoa Korrikaren alde eta Amezketan bertatik pasako ez bada ere, Alegian egingo da lekuko hartzea 3020. kilometroan, Altzo-azpiko bidegurutzearen inguruan, Buruntzunzin Mendi Elkartea eta Amuarrain Elkartearekin batera. 13.45 aldera izango da puntu horretan Korrika (orduerdi bat lehenago bertan egotea komeni da).
ANIMATU herritar guztiok Korrikarekin bat egitera!



