LandaGo proiektuaren ezagutza eta pertzepzioak izan duen bilakaera aztertzeko helburuarekin, jarraipeneko bigarren azterlan soziologikoa abiaraziko dute.
Aurreko urtean bezala, ikerketaren inkestagile batzuk etorriko dira Amezketara inkestak egitera, eta osatzeko, beste batzuk telefono bidez egingo dituzte. Martxoaren 23tik 27rako astean izango dira inkesta horiek.
Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatutako azterketa da, eta benetan erabilgarria izateko, ezinbestekoa da herritarren laguntza. Horregatik, eskertuko genizueke inkestetan parte hartzea!

