Amezketako Udalak, urtero bezala, 2026eko Aste Santurako ekintza ezberdinak antolatu ditu bai haurrei bai nerabeei zuzenduta. Helburua, opor-garai honetan aisialdi eskaintza aberatsa eta dibertigarria eskaintzea da.
Izena emateko informazioa
- Epea: Martxoaren 18ra arte. (Ez da onartuko epez kanpoko inskripziorik.)
- Nola eman izena?
- Haurrek: Inskripzio-fitxa udaletxera eramanda edo WhatsApp bidez (688 711 675) argazkia bidalita.
- Nerabeek: Inskripzio-fitxa Gaztelekura eramanda.
- Oharrak:
- Kostua duten ekintzetarako dirua izen ematearekin batera entregatu beharko da.
- Nerabeen kasuan, Laser Parkean parte hartzeko NANaren eta Osakidetzako txartelaren fotokopia beharrezkoak dira.
- Zalantzak argitzeko, deitu 688 711 675 zenbakira.
Zuen partaidetza espero dugu! Informazio gehiago behar izanez gero, jarri harremanetan 688 711 675 zenbakian.



